23/3/27

ALDAPEKO


Elorri kantuzeko 5. abestia Aldapeko abestia izango dugu. Hemen dituzue bi bertsio desberdin abesten hasteko! 

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori



23/2/14

MARI MORE

Martxoak 8, Emakumeen nazioarteko Eguna hurbil daukagun honetan,  Pirritx, Porrotx eta Marimotsen  Mari More abestia  abestuko dugu. 

Hemen duzue letra, elkarrekin abestu dezagun: Ni naiz argia, ameslaria, ni naiz morea, Emakumea!


MARI MORE 

 Nahi dudan modura ibiltzen naiz

Nahi dudan lekura iristen
Nahi dudan modura ibiltzen naiz
Nahi dudan lekura iristen
Ni naiz argia
Ameslaria
Sorgin sorgina
Nahi dudanean naiz atsegina
Ni naiz morea
Emakumea
Herriko plazan
Mundua jarriko dut nik dantzan
Nahi dudan modura ibiltzen naiz
Nahi dudan lekura iristen
Nahi dudan modura ibiltzen naiz
Nahi dudan lekura iristen
Ni naiz argia
Ameslaria
Sorgin sorgina
Nahi dudanean naiz atsegina
Ni naiz morea
Emakumea
Herriko plazan
Mundua jarriko dut nik dantzan
Sasi guztien azpitik
Laino guztien gainetik
Sasi guztien azpitik
Laino guztien gainetik
Ni naiz argia
Ameslaria
Ni naiz morea
Emakumea
Ni naiz argia
Ameslaria
Ni naiz morea
Emakumea